Xuxen zihoan

Bart ilunpean

Zangoak urratuz

Mundrun hotzean

Ingurunean

Tita xuriak

Uste omen zuen

Behatua zela

 

Edozein kolore !

Gustatzen zaizuna !

Edozein kolore !

Zugan sutan dena !

 

Ene bidean

Segitzen nuen

Oharkabean

Maska aldatzen

Arrabots ainitz

Nigandik hurbil

Sinestezina

Bakarrik nintzen

 

Edozein kolore !

Gustatzen zaizuna !

Edozein kolore !

Zugan sutan dena !

Kanapearen erdian jarrita

Telebistaren karraska soinu lazgarria

Gatuaren berotasunarekin

Kanutoaren gelditzearen usain hotza

 

Eramaten nau beste mundu batera

Eramaten nau orain gibelka

Eramaten nau beste mundu batera

Eramatennau orain, orain, orain gibelka

 

Haurtzaroaren jokoak, eramaten naute gibelka

Nerabezaroko maitasunak

Heldutasunaren proiektuak, eramaten naute gibelka

Hori dena, dena, dena, dena, dena ene iragana

 

Leihoak hetsita

Argia apaldua

Bizitzaren gustu falta

bakardadearen konpania

 

Horma horien artean

sabai honen azpian

bista ez da aldatzen

Eta hori dena

 

Eramaten nau beste mundu batera

Eramaten nau orain gibelka

Eramaten nau beste mundu batera

Eramaten nau orain, orain, orain gibelka

 

Haurtzaroaren jokoak, eramaten naute gibelka

Nerabezaroko maitasunak

Heldutasunaren proiektuak, eramaten naute gibelka

Hori dena, dena, dena, dena, dena ene iragana

 

Eramaten nau beste mundu batera

Eramaten nau orain gibelka

Eramaten nau beste mundu batera

Eramaten nau orain, orain, orain gibelka

 

Haurtzaroaren jokoak, eramaten naute gibelka

Nerabezaroko maitasunak

Heldutasunaren proiektuak, eramaten naute gibelka

Hori dena, dena, dena, dena, dena ene iragana

Bazterrak aldatzen, edertzen, kaltetzen,

denbora ari da dena eraldatzen,

halako baldintzen menpean kokatzen,

denaren bizia nola da gauzatzen?

Dago destinatzen, bestela hautatzen,

jauskor izatetik sinesmen anitzen.

 

Ez zaidazue kendu eragin

dezakedan mina,

Gaitzen ahalak du gordetzen

biharko egunen arima. (X2)

 

Batean galdua, bestean hartua:

zein duke, ordea, onaren hautua?

Zanpatu katua! Bala abiatu da;

erabakiaz geroa gauzatua.

Ala zen patua, Munduak sortua,

bazterturik ardura delikatua?

 

Ez zaidazue kendu eragin

dezakedan mina,

Gaitzen ahalak du gordetzen

biharko egunen arima.

 

Ekin ala gabe, zenbat ustekabe

honenbeste dira zintzilikan galde.

Sinesmenen alde, aritzen den jende

ez dea batere bizitzaren jabe?

Hoben erantzule, izatea ere

ez litzate batere hain grabe.

 

Ez zaidazue kendu eragin

dezakedan mina,

Gaitzen ahalak du gordetzen

biharko egunen arima. (X2)

Arima galdu bat, baizik ez naiz

Desolazioan sortu eta itzaliko dena

Bide leuna, amets urratuan

Bidaia luzeak eskaintzen dautan azkena

 

Eguna ilundu arte,

kanta dezagun kanta dezagun

Eguna ilundu arte,

dantza dezagun dantza dezagun

 

Poeta triste bat baizik ez naiz

Ilusioan erein, eta hiltzen egiten dena

Euri epela, haize goiztiarra,

Bihotz eroak kondenatutako hasperena

 

Eguna ilundu arte,

kanta dezagun kanta dezagun

Eguna ilundu arte,

dantza dezagun dantza dezagun

 

Arima galdu bat, baizik ez naiz desolazioan sortu

Arima galdu bat, desolazioan sortu

Arima galdua, arima galdua, arima galdua

 

Eguna ilundu arte,

kanta dezagun kanta dezagun

Eguna ilundu arte,

dantza dezagun dantza dezagun

Herritik kanpo noa

Jakin gabe nora

Enborra utziz bertan

Adarretik hostora

 

Helmugarik gabe

Mundu osora

Eraiki dudana utziz

Ah ze gogorra

 

Galdu ! Gabe !

Bihotzean dudana

Jakin ! Minez !

Ni atzerrira noa

 

Galdu ! Gabe !

Bihotzean dudana

Zabal ! Giten !

Herriz-herri kanpora

 

Hurrundu nahi nuke

Soa baztertu gabe

Hola gira batzuetan

Ohartzen nahi gabe

 

Ez dutela soilik, ardiek !

Sortzen artalde

Atera, begira, sartu

Ez da inoiz debalde

 

Galdu ! Gabe !

Bihotzean dudana

Jakin ! Minez !

Ni atzerrira noa

Galdu ! Gabe !

Bihotzean dudana

Zabal ! Giten !

Herriz-herri kanpora

Antzerki bat den mundu hortan

Ez utzi aurpegia idekien

Urosenaren txapelketan

Nork gordeko ditu malkoak hobekien ?

Aritzen gira tarteka

Ene baitarekin kuku-gordeka

Gorrotoa izerditzen dut

Gibelka joanez zorionaren xeka

 

Atera nazazue zilo sakon hontatik

Geldi itzalaren gibelean gordetzen

 

Korrika egin Atharrin

Ene sendimenduen atzetik

Bakardadea ihes egin

Hori baizik ez baitut gehiago buruan

Negu beltza bezain ilun

Mailuarekin moldatu burdina

Ene penaren oihartzuna

Janzten dudan maska egonen da berdina

 

Atera nazazue ziro sakon ontatik

Geldi itzalaren gibelean gordetzen

Atera, atera…

Atera nazazue ziro sakon ontatik

Geldi itzalaren gibelean gordetzen

Bakartia dela diote

Elgarrizketatik aparte

Noiz itzuliko den haiengana

Da horien interes bakarra

 

Bere lumen goxotasuna

Denengandik ezezaguna

Ez badakite bere hizkuntza,

Nola har lezake konfiantza ?

 

Begirada noraezean

Itzulika dabil haizean

Herensugea du adixkide

Lamina ta basajaun senide

Oihanean entzuten ditu

Hosto hilen bertso ta kantu

 

Gaztainen karloak eskuetan

Iratzarriko da jendea,

Denak hobendunaren beha,

Xoriak ikasi diezaien

Eguzkiraino hegal egiten

 

 

Saia ez da goratasunaz beldurtzen

Begiak kolorez

Itsutzen ditu

 

Hegalak airean,

Lainoetaz maitemindu da

Saia ez da goratasunaz beldurtzen

 

Begiak kolorez

Itsutzen ditu

Hegalak airean,

Lainoetaz maitemindu da

Hi! Hain ontsa hire munduan

Hiltzen bahintz segunduan

Hainbat galdera hire buruan

Atera hadi ikustera hire ingurua

 

Ganbara zokoan sarturik

Besteentzat ez da lekurik

Mundu artifizial ez da benetan bizirik

 

Nahiz_ta hire hodeian jarririk,

ez den senditzen euririk

Zer egia zer gezurra

hik ez duk sartzen sudurra

 

Hiretzat jada aurkitua duk

hire biziko gailurra

baina nunbait hau ez ote dea

errelitatearen beldurra

 

Hi! Hain ontsa hire munduan

Hiltzen bahintz segunduan

Hainbat galdera hire buruan

Atera hadi ikustera hire ingurua

 

Pantailak baitezpadako

Jokoak beti presako

Lagun artifizial horiekin

harremanik ez delako

 

ez al zaik burura jin batzutan

hau guzia zertarako

Besta eta kirol joko

hau ez duk hire moduko

Nola uler zenezake orai

Zor dautzudana

Ez duzulaik onartzen orai

Eman dautazuna

Eztanda egin arte

Kearen artean

Eztanda egin gabe

Isilpean

 

Begira begira sabaiari begira

Begira begira egon ginen

Begira begira sabairi begira

Begira begira egon ginen

 

Nola asma zenezake orai

lotzen gintuena

Ez duzulaik aditzen orai

Gure oroimenean

Eztanda egin arte

Kearen artean

Eztanda egin gabe

Isilpean

 

Begira begira sabairi begira

Begira begira egon ginen

Begira begira sabairi begira

Begira begira egon ginen

Gizon, emazte, haur ala gazte

Sortu ginen enbor beretik

Nahiz eta hitz ezberdinez

Gure asmoak, esperantzak, herria

Amesteko bat bera dugu hizkera

Gure asmoak, esperantzak, herria

Amesteko bat bera dugu

 

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

 

Gabriel, Mixel, Andde

Xabier, Joxean, Txiliardegi

Benito, Mikel, Sarri ta beste

Bideen arteko 4 haizeen jabe

Euskarari eman diote behar zuen doinua

Bideen arteko 4 haizeen jabe

Euskarari eman diote

 

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

 

Uhainen ildoan asmoa geroan

Idatzi ta kantatu zuten « Lapurdi »

Haizeak zimurtu du itsasoa

Bainan ur urdinen artean lainorik ez da

 

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

 

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

Ez da muga txarragorik

Guk sortzen dugun hura baino

Dantza(a)razi nauen errutinak,

Ihes in du berantegi.

 

Huts egin ditut gehiegi.

 

Gogoan atxik ezazu gazte:

Xekatuz noiz den oraina

Kasik minutu guziek dute

Eguzkilore usaina

 

Gogoan atxik ezazu gazte

 

Hainbeste udazken pasten dira

Zimurdurak kondatzean

Begira, denetan da dirdira

Hariak akordatzean

 

Denbora doa eta gu berekin

Hitz ordurik ukan gabe

Istante noa haizearekin

Betiko izarren jabe

 

Berriz elkar ikusiko dugu 2

Izarri eskorren helbidea

Bere begietako itsasoan galtzen nuen nire soa,

gainean etzan ta lokartzeko sentsazio erosoa,

 

Bere melodia lasaigarri, bere freskura goxoa,

Bertara joan beharra nuen, egin aurrera pausoa.

 

Urrats kolpe handi ta indartsuz,

hurbildu naiz beregana

Gibelean utzirik buruko mamu

Guzien aztarna

 

Olatuen indar azkarrean bere eskutan narama

Mugagabeko, misteriozko, paradisu hortan barna

 

Edertasun horretan galdurik, kontrolatu gabe dantza

Iluntasunak gaina hartzean galtzen baitut konfiantza

 

Galderak buruan itzulika, zonbat kezka ta zalantza

Joan baitzen esperantza.

 

Haize firfiraz,

Goibeldu zenean zerua

Hau etzen gehio

Maite nuen leku ingurua.

 

Olatuen indar azkarrean bere eskutan narama

Mugagabeko, misterizoko, paradisu hortan barna

 

Istorio hau hola bukatzea etzen nire helburua

Ikuskizun eder hortan itoz ezerezean burua

 

Istorio hau hola bukatzea etzen nire helburua

Ikuskizun eder hortan itoz ezerezean burua

 

Indar azkarretan bere eskutan narama

Mugagabeko, misterizoko, paradisu hortan barna

Olatuen indar azkarrean bere eskutan narama

Mugagabeko, misterizoko, paradisu hortan barna