NOR GIRA

Zergatik
« Maskak » izena ?

Objektu honek, gure beldurrak eta dudak garaitzeko maska erorraraztera gonbidatzen gaitu. Bide beretik, orain arte sekretuan atxikitako gure egiazko natura erakusteko modu bat da.

Atmosfera energikoa eta melankolikoa sortu dugu rock eta teklaren arteko elementuak fusionatuz. Gitarraren riff-ak eta erritmo sakon eta biziek oinarri indartsuak eskaintzen dizkiote rock estiloari. Bestalde, teklen eta ahotsen gehikuntzek berezitasun eta pop dimensio bat ekartzen diete gure musikei.

Maskak soinua

Gure ibilbidea

Maskak taldea, 2021 ean “Kakolak” izenpean hasitako proiektu musikala da. 

Kakolak taldea, Itsasutik eta Bidarraitik etortzen diren lagun talde bat gira.

Urte batez baino gehiagotan Euskal herriko bestak animatu ditugu kantu internazionalak eta euskaldunak berriz hartuz.

Gaur egun, Maskak izena hartu dugu eta ideia ero bat ukan : gure euskarazko lehen albuma sortu !

Euskara, gure egunerokotasunaren parte da, beraz ezinbestekoa iruditu zaigu hizkuntza hau defenditzea gure testu eta musiken bidez.

Konposizio batekin hasi gira eta laster bira iritsi ; ondoren, hilabeteak joan ahala, hamabi kantu idatzi eta grabatu ditugu. Gure ingurukoen sustenguari esker, gure ametsa berehala egia bihurtu da.

Gure proiektua ahal bezain urrun eraman nahi genuke Euskal Herriko lau puntetara hedatuz. Gure proiektuaren ardatza, harreman sozialak eta euskal kulturaren promozioa garatzea da.

Gaur egun, gure gizartea aldatuz doa : aktualitateak gero eta antsietate gehiago ekartzen du, gure bizitzeko erritmoa estresagarrigo bilakatzen da eta ondorioz gizabanakoen osasun mentala izugarri kaltetua da, batez ere gazteetan.

Gure iduriko, gai hau ez da nahiko aipatzen.

Osasun mentala, ongizate orokorraren ezinbesteko osagaia da : bizitzaren estres egoeren gainditzeko, ongi ikasteko eta lan egiteko baita komunitatearen bizitzan parte hartzeko baitezpadakoa da.

Atmosfera melankoliko eta goxoan murgildutako kantu gehienek gai hori dute mamitzat.