ASMATUKO ZAITUT
Ezer ez baita sekulaako
Zaitut orain nik maite
Argiek bidea dautate josiko
Erantzun bat atxeman arteHaize zirimolan niz galduko
ainaren antzera
Egunsentiak nau gidatukoZerumuga berrira
Argizpiek naute eramaten gerorat
Bihar zaitut amestuko
Bihar nauzu asmatuko
Nik hola zaitut gustuko
Nik hola zaitut gustuko
Haizeak agintzen daut betiko
Segitzea nahi izan dutana.
Zeruko leihotaik agertzen zautana
Betidanik espero dutan erantzuna
Haize zirimolan niz galduko
ainaren antzera
Egunsentiak nau gidatuko
Zerumuga berrira
Argizpiek naute eramaten gerorat
Bihar zaitut amestuko
Bihar nauzu asmatuko
Nik hola zaitut gustuko
Nik hola zaitut gustuko
24/7
Hasirik gazterik lana,
Eta bilduz daramana
Bizkar gainean eramanez,
nausien irainen zama
Noizbait uzteko xedez,
gozatzeko daukadana
SMIC bat lortzeko xedean
Gogor katean lanean,
Erraiten duten bizitza, ideal horren bidean
Lanean dirua bildu, egun eta gau,
Eta zergatik hau?
Lanean dirua bildu, egun eta gau,
Bizitza ez dut bizi, bizitzak hiltzen nau
Denborarik ez niretako,
familia batendako
Menpekotasun hortatik, ez naiz
aterako
Diruaren lege latza,
Gabe ezin hartu hatsa
nola izan aberatsa
Lanean dirua bildu, egun eta gau,
Eta zergatik hau?
Lanean dirua bildu, egun eta gau,
Bizitza ez dut bizi, bizitzak hiltzen nau
OROITZAPENIK GABE
Airean zabaldu dira,
Euri ttantta bakoitzean
Hartutako argazkietan
Tindatu taula guzietan
Ezezagun bat bezala
Eni so egoiten zira
Begiek ez badute ikusten
Besoek ez dute ahazten
Loturak ez dira betiko
Oroitzapenik gabe,
deus ez da betiko
Nork ote ditu ebasten ?
Berriz ote dira hazten ?
Adinak berekin darama
Oroitzapen galduen drama
Ezezagun bat bezala
Eni so egoiten zira
Begiek ez badute ikusten
Besoek ez dute ahazten
Loturak ez dira betiko
Oroitzapenik gabe,
deus ez da betiko
Ezezagun bat bezala
Eni so egoiten zira
Begiek ez badute ikusten
Besoek ez dute ahazten
EZ NAIZENA
Ez naizena
ote naiz ni azkenean
Edo bilakatzen horrela
pentsatzen dudanean
Nor haiz hi nire itzala
Niri so bahaki bezala
Hire Itxura kriminala
gordetzen duk ene azala
Ene gezurrak, hire egiak
ezin lasai hets begiak
Nora doaz ene helburu
ta amets hegalariak
Ez naizena
ote naiz ni azkenean
Edo bilakatzen horrela
pentsatzen dudanean
Ni hiri so baina zoin naiz ni
Baina zoin naiz ni
edo haiz nahi ez dudan hori
duda muga ta helmuga, beti pentsaketan ari
haizena ta naizena, noiz izan gintezken bi
Nork ez du babesik behar
bere bizitzean zehar
ohartzerakoan zahar
ta norbera etsai bakar
Ez naizena
ote naiz ni azkenean
Edo bilakatzen horrela
pentsatzen dudanean
Burua airean,
zangoak lurraren gainean
Nor ote naiz
mundu zabalaren heinean
GELDITZEN DENA
Nahi dute ene lurra
Dudan eremu apurra
Arbasoen arima ta,
ene bizkar hezurra
Eskuz, izerdiz eraikia
Zer da haien aitzakia
burgesen amestarazteko, publizitate argazkia
Kolonizazio gordea
bukatu zela ordea
kostaldetik barnekaldera, segitzen bere bidea
Non bizi, nola, zertako?
nor da azkenean bertako
harrapakariei aurre, egitea baitezpadako
Landua, saldua, betiko galdua
Hortzez, nekez, ez diegu utziko askatasun gosez
LEKU ISILA
Hodei ezkutuaren atzean
Bilatzen zaitut bizitza osoan
Urrats bat ta beste bat
Zu nitaz urruntzen zirenean
Eskua luzatzen dautzudanean
Loreen artean, negua bihotzean
Bidean orbela zu jarrita erdian
Ni nabil haizearen menean
Nora zoaz, nora goaz
esperantzari kondenaaatuaaak
Berriro joan nindaike zure bihotzaren bila
Berriro asmatuko nuke ginuen leku isila
Etor nindaike nigandik urrun ez bazina
Berriro joan nindaike zure bihotzaren bila
Gurea zimeltzen ari da
Geroa zimeldu egin da
Denbora joan arau hazi berriak sortzen lorea
Denbora joan arau hazi berriak sortzen lorea
Berriro joan nindaike zure bihotzaren bila
Berriro asmatuko nuke ginuen leku isila
Etor nindaike nigandik urrun ez bazina
Berriro joan nindaike zure bihotzaren bila
ZIKLIKOA
Hilko girenei, deia joanak direneri
Berriz etorriko direnei
Oraindik sortuak ez direneri
Hitz goxoak erraiten diituzteeneri
Hitz egiten ikasi ez duteneri
Besarkada batekin dena erraiten dutenei
Eskertzen ez ditugulako
Bizirik sendiarazten gaituztenak,
Itzultzen diren gauza guziak :
Egunak, gauak, lurra ta eguzkiloreak
Gordetzen ditugun pena handieri
Gauero lokartzen lokartzen den eguzkiari
Goizero iratzartzen gaituzten xorieri
Elurpean gordeak diren lili ttipieri
Itsasoan galdu diren euri ttantta bakotxari
Euri ttantta bakotxan preso den itsasoari
Eskertzen ez ditugulako
Bizirik sendiarazten gaituztenak,
Itzultzen diren gauza guziak :
Egunak, gauak, lurra ta eguzkiloreak
Bi egun edo bi gau
irauten zuten elgarrizketeri
Aspaldik’oroitzapen goxo galdueri
Esperantzari esker bizi gireneri
Ziklikoak diren melodieri
Itzultzen diren gauza guzieri
Eegunak, gauak
eeguzkizpi ilunak
Eskertzen ez ditugulako
Bizirik sendiarazten gaituztenak,
Itzultzen diren gauza guziak :
Egunak, gauak, lurra ta eguzkiloreak
GORPUTZAREN OIHUA
Ttipidanik ikasia
Nola agertu, nola izan
Besteen begiradapean
Gure buruak zalantzan
Larruaren koloreak
Marrazki xuri eta ubelak
Istorio kondatzaileak
Mirailaren aitzinean,
Begirada hutsunean
Ez naiz zuek nahi duzuena
Nork sinestarazi zidan hau ?
Gure gorputza da oihua
Haien hitzak isilarazteko
Oino ederrago zira
Libre sendIItzen zirenean
Diskriminazioen iturri
Gizartearen irudi
Gehiegi sexualizatuak
Denak gira errudunak
eztabaiden bihotzetan
Irratietan telebistan
Poderea duten ahoetan
Mirailaren aitzinean,
Begirada hutsunean
Ez naiz zuek nahi duzuena
Nork sinestarazi zidan hau ?
Gure gorputza da oihua
Haien hitzak isilarazteko
Oino ederrago zira
Libre sendIItzen zirenean
Dominazioaren elikagaiak
Estereotipoak
Bereizten dutenak
Errepresentazio faltsuak
Ez duteia beste kezkarik
Gizon zahar xuri haiek
DOLUA
Entzuten ahal banitu, Zure irriak
Zure azken hitzak,
Zure azken hitzak
Arnasten ahal banitu, Zure usainak
Zure jantzienak,
Zure jantzienak
Unkitzen ahal banitu Zure eskuak
Ene babesleak,
ene babesleak
Ikusten ahal banitu, Zure begiak
Zituzten dirdirak
Zituzten dirdirak
Senditzen ahal banitu Zure besoak,
Goxa goxoenak
Goxa goxoenak
Erraiten ahal banitu maitasun hitzak
Ditudan doluak
Ditudan doluak
Berriz bizi izan banitu
Urruntzen ari diren egunak
Norat eskapatu zira ?
Berpiztenari zaizkit beldurrak
Berriz bizi izan banitu
Urruntzen ari diren egunak
Norat eskapatu zira ?
Berpiztenari zaizkit beldurrak
Berriz bizi izan banitu
Urruntzen ari diren egunak
Norat eskapatu zira ?
Berpiztenari zaizkit beldurrak
GAU ERO
Trago bat gehiago,
Mundua itotzera doa
Argiak, musika, ideiak itzulika
Lurrean, berinezko puxka metak milaka
Gure penen metafora bat bezala
Gau eroan, ero
bilakatzen naiz,
Ero gau eroan
Gauero areago
Ero baino eroago
Hitzik gabe mintzatzen dira gorputzak
Taupadaka entzuten ditut bihotzak
Zure garrasiak eta gure soinu hotzak
Maite zaitut, hau da erran behar dena
Sinets dezazun iten dutan zinema,
Ez zira izan lehena, ez azkena
Gau eroan, ero
bilakatzen naiz,
Ero gau eroan
Gauero areago
Ero baino eroago
Biharamunetako doluak haste
Mamu beltzak ez dira joan batere.
Gauak egunari bahitu dizkio
Nituen motibazio eta desio
Uai, ondoko gaualdia dut obsesio
Gau eroan, ero
bilakatzen naiz,
Ero gau eroan
Gauero areago
Ero baino eroago

MASKAK ZIKLIKOA T-Shirt Oversize Xuria - M